Bera Bera

Select your language

Aurtengo Superkopa –hirugarrez jarraian Bera Bera eta Rocasa aurrez aurre - abuztuko azken asteburuan jokatuko denez, Bera Bera Eskubaloiak uztailaren 30etik aurrera ekingo dio aurredenboraldia. Montse Puchek Josean Gascan 10,30etan deitu du plantilla eta aurreneko egunetik bi orduko lan saioak burutuko dituzte. Anoetako miniestadioak aurredenboraldian protagonismo handia izango du Iker Fernández gidari. Ostirala 31 nahiz larunbatean fisikoa landuko dute bertan. Abuztuko aurreneko astean, hiru saio eta egunero Gascara, astelehena, asteazkena eta ostirala arratsaldeaz eta astearte eta ostegunean, goizez. Fisikoa nahiz saio tekniko eta taktikoekin batera, sei lagunarteko ditu planikaturik Bera Berak. Pucheren asmoa da abuztuaren 8an jokatzea aurrena baina ez dago ezer lotua. Hortaz donostiarrek Nantes hartuko dute Gaskan abuztuaren 12an, Barakaldon jokatuko dute abuztuaren 14an Prosetecnisa Zuazoren aurka eta abuztuaren 17tik 22ra bitartean Frantziako Celles sur Belle egonaldia burutuko du taldeak. Bertako txapelketan partehartzeaz gain, ostirala, hilak 21 bigarren mailako talde bat izango du aurrean eta beste partida bat 22an, berriro Nantesekin jokatuko du lagunartekoa abuztuaren 18an, EHFko azaroako kanporaketa gaindituz gero Europako lehiaketan aurkari izan daitekeen taldea. Superkopa atarian, Bera Bera Egiako txapelketan arituko da abuztuaren 26an Aiala Zarautz eta, ahal balitz, Kongoko selekzioarekin batera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores