Pucheren bigarrena izango da Eider Rubio
Montse Pucheren kontratua bi urtez luzatu zuela adierazi eta gero, Bera Bera Eskubaloiak gaur goizean Eider Rubio aurkeztu du, madrildarraren laguntzaile gisa. Ibilbide berri hau “ilusio handiz” hartu du donostiarrak “Montseren ondoan lan egitea niretzat berria izan arren”. Rubiok jokatzeari 2012-13 denboraldi amaieran utzi zion eta Pucheren laguntzailea izan zen apirilean eta maiatzean.
Komunikabideen aurrean, Tati Garmendiak adierazi du “Eider Rubiorekin urtebeteko kontratua adostu dugu baina gure asmoa da arlo teknikoari ere eraginkortasuna ematea”. Bere ondoan, Montse Puche pozik bi denboraldi “denbora delako harrobiarekin lan egiteko eta behetik ohorezko mailara geroz eta jokalari igotzeko”.
Bera Berak datorren denboraldian izango duen taldeaz galdeturik, Puchek onartu du “defentsan indarra galdu dugu, akaso koska bat galdu dugu baina nire ustez erasoan hiru irabazi ditugu” Tania Yáñez eta Alicia Fernández golegileekin eta Judith Sans pibotearekin. “Orain gure indarguneak ezagutzea tokatzen zaigu eta ahalik eta etekin gehien ateratzea lehiaketa guztietan maila emateko”.
Atzo EHFko distribuzioa ezagutzera eman zuen Europako Federazioak. Antza, azaroako aurreneko kanporaketa gainditzea –uztailaren 21ean izango da zozketa- Bera Beraren eskura egongo da, halere, Puchek “pizgarria” den lehiaketan honetan “kanporaketaz kanporaketa hitz egitea nahiago du Danimarka, Hungaria, Errumania, Frantzia edo Alemaniako talde indartsuak egongo direlako”.
Ligako taldeegan eman den mugimenduaz, Pucheri deigarria sortatu zaio “Guardes osatzen ari den taldea, oso goian kokatuko duena”. Ligako egutegia uztailaren 27an zozketatuko da.