EHFri azarotik ekingo dio Bera Berak
Europako Eskubaloi Federazioak 2015-16 denboraldiko EHF txapelketaren taula ezagutarazi du gaur goizean. Egindako banaketaren arabera, Bera Bera Eskubaloia 3. txandan sartuko da lehian, hau da, 32 taldez osaturiko kanporaketan, joaneako azaroaren 14 edo 15ean jokatuko dena eta itzulera, azaroaren 21 edo 22an.
Bera Bera taulako goiko aldean dago, ondorioz, hasierako kanporaketan lehiaketako talde indartsuak saihestuko ditu. Datorren asteartean, hilak 21, zozketa egingo da Vienan, eta donostiarren bi taldeen arteko kanporaketaren zain geldituko dira. EHFk ez du aurreneko txandan partidarik planifikatu hortaz bigarren txandari begira geldituko da Bera Bera, urriaren 17-18 eta 24-25ean burutuko dena.
Bera Berarekin batera izena eman dute EHFn, besteak beste, Danimarkako Randers, Silkeborg-Voel KFUM eta HC Odense, Errusiako Astrakhanochka eta Dinamo Sinara, Hungariako Dunajvarosi eta Siofok KC, Errumaniako ASC Corona Brasov eta HCM Roman, Frantziako Handball Cercle Nimes, Union Mios Biganos Begles eta Nantes Loire Atlantique, Turkiako Muratpasa BSK, Alemaniako HC Leipzig eta TuS Metzingen, H65 Höör suediarra eta Norvegiako Tertnes Handball.
Bera Bera da Espainiako taldea bakarra EHF, izan ere, Rocasak Challenge Cup aukeratu du eta Mecalia Atlético Guardés Cup Winners’ Cup (Errekopa) arituko da. Datorren urteari begira, EHF Cup eta Errekopak bat egingo dute.