Judith Sans: “Bera Bera lekurik onena da kirol ibilbidea garatzeko”
Bera Bera Eskubaloiak Judit Sans aurkeztu du gaur, kataluniar pibotea “batez ere defentsan ditugun hutsunea betetzeko datorrena” adierazi du eskubaloi arloko arduradun Tati Garmendiak.
“Oso gaztea da -21 urte-, junio mailako internazionala, defentsarako joera duena eta Bera Beran, entrenamentuetan eta ondoan izango dituen taldekideekin jokalari bezala hobetzeko aukera duena” azaldu du Garmendiak, “fitxaketa handia” alegia.
Poza agerian zuela Judith Sans jokalariak “defentsan ekarpen handia eman dezaket” adierazi du eta “taldearengan ahalik eta azkarren egitea nahi nuke, gozatu eta asko ikasi”.
Helburuez galdeturik, kataluniar piboteak onartu du “maila gorenera iritsi nahi nuke eta Bera Berak Europako lehiaketan jokatzeko aukera emango dit eta, horrez gain, ligako txapeldun gisa, asmo hori lortzen jarraitzea izango da eta Kopa ere eskuratu”.
“Horrez gain, kalitate handiko jokalariak izango ditut ondoan, selekzioan daudenak –jarraitu du Judithek- eta esan didatenez asko exijitzen duen Montse Puche entrenatzailearekin asko ikasiko dut”.
Horregatik, ziur dago “Bera Bera dela lekurik onena kirol ibilbidean hazteko” eta datorren denboraldian taldeak izango duen nahasketa –eskarmentu handiko jokalariak eta gazteak- “ondo etorriko zaigu”.