Bera Bera

Select your language

Kadete mailan bigarren urtea burutu ostean hurrengo denboraldian lehenengo taldera egin zuen salto, Imanol Álvarez entrenatzailearekin egin zuelarik debuta Barakaldon, 2013ko irailarren 28an. Maitane Etxeberria da. 18 urte bete zituen urtarrilean eta igandean Ciudad Realen Espainiako selekzioarekin debuta egiteko aukera izango du. Champions League, bi liga, Kopa bat eta bi Superkopa lortu ditu Bera Berarekin.
Atzo Alba Menéndez, Esther Arrojeria eta Uxue Ezkurdia taldekideekin batera agertu zen Bera Berarekin kontratu luzatu ostean.
Komunikabideen aurrean Maitane Etxeberriak onartu zuen “oso gustora” dagoela kontratua luzatu eta Izarren partidarako Jorge Dueñasen deiarekin “ez nuen espero, oraindik ez dut sinisten baina ilusio handia egin dit eta disfrutatu nahi dut”. Eskuin hegalekoak Ana Temprano, Ana Martínez, Patri Elorza eta María Núñezen babesa izango du igandean.
Bera Berako helburuen inguruan, Maitane Etxeberriak taldea goiko aldean jarraituko dutela pentsatzen du nahiz eta defentsan bi oinarri galdu, halere, “jokalari berriak etorriko dira eta lehenengo lerroa indartu da”.
Ekainaren amaiaeran, Etxeberria junior mailako selekzioak burutuko duen aurreneko konzentrazioan izango, Valentzian uztailaren 23tik abuztuaren 2ra arte burutuko den 19 urte azpiko Eurokopari begira. Eskuin hegalekoak zailatasunaren jabe izan arren “aurreneko zortzi selekzioen artean egotea” espero du.
18 urtekin nola bizi duen dena galdeturik, Maitane Etxeberriak onartu du “abiadura bizian doa dena, oraindik jubenila naiz, duela hiru urte kadeteetan nengoen, oraindik pasatu diren gauza asko ez ditut sinisten”. Horreratako “Bera Berako edozein taldekideari aholkua eskatzen diot” eta asko eskertzen du “etxean egotea, familia eta lagunen ondoan”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores