Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiako arduradun Tati Garmendiak 2015-16 denboraldiko jokalari gazteen kontratuen berritzea aurkeztu du.23 urteko Alba Menéndez, 21 urteko Esther Arrojeria eta Uxue Ezkurdia eta 18 urteko Maitane Etxeberria. Tati Garmendia “pozik” agertu da “lanak egindako fruituak jasotzen ditugulako”. Alde batetik, Arrojeria eta Ezkurdia “aurreneko ligan izan zirenak, ekarpena urria izan arren” baina ondoren egindako lanarekin “Arrojeria izan da zentral titularra” eta Ezkurdiak “aurreneko plantillako kide izatea lortu du”. Bestalde, Garmendiak adierazi du “gaztea izan arren Menéndez da, Ziarsolo eta Pinedo ostean, Bera Beran urte gehien daraman jokalaria eta gehiago eskatu nahi diogu”. “Defentsan bikain dabil eta konfidantza handia dugu”. Azkenik, Maitane Etxeberriari dagokionez, Garmendiak onartu du “gurekin denbora asko daramala dirudi baina 18 urterekin, bi urte bestetik egin ditu eta selekzioarekin debutatzeko aukera izango du igandean”. Uxue Ezkurdia izan ezik, beste jokalariek bi denboraldirako sinatu dute, Menéndezen kasuan bigarrena aukera delarik. “Egungo egoeran urtebeteko begiradatik haratago joan nahi dugu” adierazi du Garmendiak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores