Bera Bera, Etxeberria, Vázquez eta Zaldua saritu ditu Federazioak
Datorren ostiralean, ekainak 19, Anoetako kirol etxean 19etatik aurrera burutuko den ekitaldian, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak 2014-15ko denboraldiko sariak banatuko ditu.
Horien artean, ohorezko mailako ligako txapeldun gisa Bera Bera dago eta Maitane Etxeberria jubenil onena, Elene Vázquez kadeterik onena eta Andrea Zaldua - Aiala Zarautzen utzita- senior jokalaririk onena.
Horrez gain, hainbaten pertsonen lana aitortuko da: Martin Larrañaga entrenatzailea, Iker Balenziaga –senior onena-, Kauldi Odriozola –jubenil onena -, Iker Mujika –kadete onena- eta David Mateos epailea.
Era berean Aiala Zarautz lortu duen igoeragatik eta 50. Urteurrena ospatzeagatik eta Somos Eibar Eskubaloia mutilenen lehenengo nazionala irabazteagatik.