Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloia eta Errealeko belar hockey taldeak dira Basque Team Fundazioarentzat goi mailakoak. Gaur goizean Fundazioan bertan burutu den ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako kiroletako zuzendari Jon Redondok ezagutzera eman du aurtengo goi mailako kirolariei zuzendutako bekak, horretarako “911.000 euro zuzendu direlarik, 59 kirolarik, 15 teknikarik eta bi talde jasoko dituztenak”. Basque Team Fundazioak baldintzak betetzen dituzten kirolariei - emaitzak lortu izana esate baterako- eskaintzen dizkie laguntzak, horien artean, Zentzu honetan, beka eskuratuko duten kirolariek 29 partehartzen izan dituzte Joku Olinpikoetan eta Paralinpikoetan, eta urrezko, zilarrezko edo brontzezko 74 domina irabazi dituzte Joku Olinpikoetan nahiz munduko edo Europako txapelketetan. Basque Team Fundazioko helburua da baliabideak eskaintzea ahalik eta euskal kirolari gehien naziarteko mailako lehiaketan aritu eta goi mailako emaitzak lortze aldera. Zentzu honetan emakumeen eskubaloiak lehentasunezko kirola gisa ulertzen du Fundazioak, 2016ko Rioko Joku Olinpikoetan euskal kirolariak izateko helburu. Horregatik, besteak beste, aholkulari teknikoak eskaintzen ditu, biomedikoak, coaching eta psikologi arlokoak, azken honek kirola uztear dagoen kirolariari lan mundura murgiltzeko. Baldintzak betetzen dituenez, Ana Temprano da bekaduda aurreneko aldiz, beste bederatzi kirolari bezala. Ekitaldian, Bera Berako ordezkari gisa izan dira Alba Menéndez, Esther Arrojeria eta Uxue Ezkurdia jokalariak eta eskubaloi arloko zuzendari Tati Garmendia. Aurkezpenean Jon Redondo zuzendariaz gain, Fundazioko gerente Javier Aldazabal eta EDP, IMQ eta Euskaltel babesleen ordezkariak elkartu dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores