Ekainean adin guztiei zuzendutako aukerazko entrenamentuak
Bera Bera Eskubaloiak Bidebieta kiroldegian ekainera begira aukerazko entrenamentuak antolatu ditu adin guztietako gazteei zuzenduta, benjaminetik hasita senior arte, maila bakoitzak astean bi saio burutuko duelarik.
Horrela, Bera Berako eskolak osatzen duten alebin (2003 edo 2004. urtean jaiotakoak) eta benjamín (2005-06) mailako gazteak astelehenetan 18,30etatik 19,30etara eta ostiralean 18etatik 19etara izango dituzte hitzorduak.
Infantil mailan (2001-02), neska nahiz mutiletan, entrenamentuak 18etatik 19etara izango dira astearte eta ostegunean. Kadeteak berriz (1999-2000) astelehenean eta ostiralean deituko dituzte astelehen eta ostiralean 17etatik 18etara eta jubenilek eta senior mailako gazteak bat egingo dute astearte eta ostegunetan 19etatik 20etara.
Interesa duena idatzi dezala Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora edo 943 45 81 66 deitu.
Ekainaren 22tik aurrera, Bera Berak udako kanpusa antolatuko du 7 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzenduta.