Jorge Dueñas hautatzaileak Maitane Etxeberria deitu du datorren ekainaren 21ean Ciudad Realeko Quijote Arena kiroldegian Izarren partidan Espainiako selekzioarekin aritzeko.
18 urte dituela, Etxeberriak lehen selekzioarekin egingo du debuta ligako jokalari onenak osatuko duten talde baten aurka. Eskuin hegalekoa, oraindik jubenila dena, junior selekzioan finkoa da eta antza 19 urte azpiko Eurokopan izango da, Valentzian burutuko duena uztailaren 23tik abuztuaren 2ra arte.
Etxeberriaz gain zerrendan dira Ana Temprano, Ana Martínez, Patri Elorza eta María Núñez.