Bera Berak garaikurra jasoko du eta Txuletan, ospatu
Iaz bezala, Bera Berak ligako garaikurra jasoko du gaur Bidebietan, ligako azkenaurreko partidan, lehengo larunbatean Telden Rocasa gainditu ostean liga matematikoki irabazita.
Espainiako eskubaloi federazioko presidente Francisco Blázquez Bidebietan izango da hirugarren aldiz ligako txapelduneko garaikurra emateko.
Partidan ere Bidebietari agur esan diete Nagore Arizaga, erizaintzari helduko diona, Patri Elorza, María Núñez –biak Frantziako Bessançon- eta Amaia Azanzak datorren urtean jarraituko ez duena.
Garaikurra jaso ostean, plantilla eta entrenatzaileak Txuleta jatetxean ospatuko dute hirugarren liga.