Autocares Davidekin atera da gaur goizeko 6etan Bidebietatik Bera Berako kadete taldea. Bartzelonako San Vicenç dels Horts herrian dute hitzordua, gaurtik igandera bitartean kadete mailako Estatuko txapelketako sektore batean parte hartuko dutelarik.
Bera Berak sektorea irekiko du Elxeko Salesianos Pikolinos taldearen aurka 16,30etan. Bihar, larunbata 17etan, bertako Handball Sant Vicenç izango da aurkaria eta igandea 10etan Zaragozako BM Colores. Sektorea irabazten duenak baino ez du lortuko hurrengo faserako txartela.
Denboraldia joan ahala María Graciaren taldeak asko hobetu du jokoa eta sektore ona burutuko dutela ziur dira.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea