Núñez, Elorza, Arizaga eta Azanzak ez dute Bera Beran jarraituko
Arrazoi ezberdinak medio, María Núñez, Patri Elorza, Nagore Arizaga eta Amaia Azanza ez dira Bera Berako plantillan egongo 2015-16 denboraldian.
Núñez eta Elorza jokalariek Frantziatik iritsitako eskaintzak onartu dituzte, Bidebietan jarraitu beharrean, klubak horrela eskaturik. Lerro hauen bidez, Bera Berak Donostian burutu duten ibilbidea non lana, inplikazioa eta goi mailako kirol arrakastak izan diren hizpide zortzi titulu lorturik: hiru liga, bi kopa eta hiru Superkopa, Champions Leaguen parte hartuta ere eta Espainiako selekzioko deialdian finkoak izan.
26 urterekin, María Núñezek partida guztiak jokatu ditu 2012-23 denboralditik hona. Guztira 107 norgehiagoka, 109 izan daitezke Zuazo eta Leonen aurka jokatuz gero. Ligan, 76; Kopan, 10; Europan, 18 eta Superkopako hiru. Elorzaren ekarpena antzekoa izan da, iaz sudurra apurtu ostean aste batzu jokatu egin gabe egon zelarik eta selekzioko deialdian beti egon da. Biek defentsako bizkar-ezurra osatu dute eta kluba internazionalak ordezkatzeko lanean jarri da.
Bestetik, 23 urterekin, Nagore Arizagak erizaintzari heldu nahi dio, denboraldi hasieran amaitu zituen ikasketak. Andoaingo zentralak ez du jarraipenik izan denboraldian zehar eta betetzen ari zen paperak ez zuen asetzen Nagore. Bost denboraldi bete ditu Bera Beran, non lana eta inplikazioa nagusi izan diren, klubak goraipatzen dituenak.
Bestetik, klubak Amaia Azanzari baja emango ziola adierazi zion hurrengo denboraldiari begira. Lizarrako ezkerrak ez ditu minutuak izan Garmendiak eta Puchek taldea zuzendu zutenetik eta protagonismo handiago izango duen talderen batean nahiago du. Arestian aipatu bezala Bera Berak Azanzari emandako guztia eskertzen dio.
Hurrengo egunetan, Bera Berak kontratuen luzapenen berri emango du eta, gauzatzen direnean, aurpegi berriak, hurrengo denboraldiari begira talde lehiakorra osatu aldera.