Selekzioetako deialdiak
Eli Pinedo, Patri Elorza, Ana Temprano eta María Núñez deitu ditu berriro ere Jorge Dueñas hautatzaileak. Hurrengo erronka Danimarkako Mundialean egotea -2015eko abenduan- eta horretarako Eslovakia gainditu beharko du Espainiak. Joanekoa Kanarietan izango da ekainaren 7an eta itzulera Eslovakiako Sala hirian ekainaren 14ean. Bera Berako jokalari ohi Darly Zoqbi atezaina sartu da aurreneko aldiz deialdian.
Gipuzkoako selekzioak
Elene Vázquez, Elene Sanz, Ainhoa Etxeberria Ugartemendia, Maider Amilibia eta Uxue Larzabal deitu ditu jubenil mailako Gipuzkoako selekzioak Usurbilgo Oiardo kiroldegian entrenaldia burutzeko datorren igandean, goizeko 9,15etatik 11ak bitatean.
Eta infantil mailako selekzioarekin osatuko du entrenaldia Orioko kiroldegian, Leire Sorondo.