Bera Bera

Select your language

A Guardan irabazi zuen Bera Berak bigarren zati bikaina burutu ostean, defentsan nahiz erasoan. Zenbakietan, Bera Berak 23 jaurtiketetan 16 gol egin zituen, saiakera berdinekin, Guardesek zazpi aldiz baino ez zuen lortu donostiarren atea zulatzea, non Tempranok hamaika geldiketa egin zituen. Aurreneko erasotik Bera Berak galizarrek baino puntu bat gehiago zuen. Lehenengo baloi horretan, lau jokalari pistan, Ana Martínezek ondo baino hobeto ikusi zuen Arrojeria eta usurbildarrak Maestroren aurrean ez zuen hutsik egin. Hurrengo lau jokaldiak antzekoak izan ziren, erasoan galizarrak baloia galdu zuten defentsaren lan onari esker edo Tempranoren geldiketak medio eta erasoan eraginkor zegoen Bera Bera: Martinezen barneraketa, bi kontraeraso Tempranok baloia luze ondo bidalita Núñez eta Etxeberriari eta Elorzak pase zoragarria eman zion kanariar pibotari: hortaz 0-5 partziala eta 13-15 markagailuan. Guardés 16-17 gerturatu zen Doiro zentralari esker baina Tempranoren geldiketa bat Inés Hernándezen aurrean eta Ziarsoloren (bi penalti eta kontraerasoa) eta Núñezen golak (kontraerasoa eta pibotean) beste 0-5 partziala erabakiorra lortu zuten. Ikusgarria izan zen Pinedo eta Ana Martínezek sortu zuten fly delako 17-23 ezartzeko. Izan ere, elxetarrak bigarren zatian sei asistentzi ederrak eskaini zituen. Hobetzeko, lau baloi galdua, hirutan urratsak egin zituzten eta erasoan bi falta. Defentsan, Bera Berak baloia bost aldiz lapurtu zuen, bi baloi blokatu zituzten eta erasoan bi falta lortu zituzten. Azken 30 minutuetan 7-16 partziala A Sangriñako infernuan ez da emaitza makala.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores