Bera Beraren erakustaldia A Guardako bigarren zatian (20-26)
Bigarren zati ikusgarria medio, jokua goitik behera menperatuz eta atsedenaldiko 13-10 markagailua irauliz, Bera Berak liga irabazteko erronkan beste urrats bat eman du gaur (20-26).
Lehenengo zatiak erritmorik gabe jokatu da, uneoro partida gelditu izan da eta akatsak batak bestearen atzetik bi taldeen aldetik. Hortik ez da onik atera Bera Bera, partidari ondo heldu arren Etxeberria, Pinedo eta Núñezen golei esker (1-3).
Halere, Guardesek Bera Beraren baloi galduak aprobetxatu ditu aurretik jartzeko. Donostiarrak ez ziren eroso, jokua etengabe gelditu da eta lau aldiz kanporatu dituzte. Pucheren jokalariek ez zuten erritmorik eta Guardesek hutsuneak aurkitu ditu. Elorzaren kanporaketarekin 8-6 aurretik jarri dira galizarrak aurreneko zati erdian.
Momentu horretan Matxalen Ziarsolo atera da pistara, bikain aritu da kapitaina, zazpi metroetan, hegalean, pibote posizioan edo kontraerasoan. Bera Berak lehenengo zatiko azken minutuetan sufritu du. Ziarsolok 11-10 jarri du baina gipuzkoarrek partida berdintzeko aukerak galdu dituzte. Etxeberria eta Menéndez ia jarraian kanporatu dituzte eta Guardés atsedenaldira aurretik, 13-10.
Bigarren zati hasiera ikusgarria izan da. Pistan lau jokalariekin, Arrojeriak hutsenea aurkitu du, ondoren Ana Martínezek asmatu du eta Tempranoren bi geldiketen bidez Núñezek partida berdindu du eta Etxeberriak, bere taldea aurretik jarri du 33. Minutura iritsi aurretik. Etayok partida gelditu du baina Bera Bera, ez.
Gipuzkoarrak, atzean sendo, Temprano bikain, norgehiagokan eroso ziren. Ana Martínez bikain asistentziak banatzen, taldea hobeto ekin dio erasoari eta akatsak desagertu dira. Halere, Guardés gerturatu da baina Ziarsolok ukitzen zuena urrea bihurtzen zuen. Izan ere, Pinedo lehenengo lerroan kokatu du Puchek bigarren zatian. Kapitainak baloia galdu eta kontraerasoan sekulako gola sartu du Guardesen kalterako (48 min. 16-21).
Etayok partida gelditu du berriro ere. Erasoan zituen arazo larrienak. Izan ere 18 minutuetan hiru gol bestetik ez zeraman eta Bera Berak lehengo zati osoan baino gehiago. Doirok Tempranorekin egin du topo, Nuñezek aldea handitu du eta Martínezek Pinedoren barneraketa ikusi du baloia jarri dio eta airean arabarrak ez du barkatu (17-23).
Partida amaieran golak alde batean eta bestean eta Bera Berarentzat urrezko bi puntu. Lau jardunaldi falta dira eta Rocasak baino bi puntu gehiago dituzte gipuzkoarrek. Telden jokatu aurretik, Bera Berak Clínicas Rincón Málaga hartuko du Bidebietan larunbatean 18etan eta Rocasak Barakaldon jokatuko du 19,30etan.
Fitxa: Mecalia Atlético Guardés 20, Bera Bera 26
Mecalia Atlético Guardés 20 (13+7): Maestro, Egozkue (4), Guialo (3), Doiro (4), Liliana (1), Benzal (1) eta Juliana (4) –titular- Ferreira (1), Espiñeira (1), Hernández (1), Cerqueira, Barrios eta Yamiley (o.a.).
Bera Bera 26 (10+16): Temprano, Etxeberria (4), Menéndez, Elorza, Núñez (5), Arrojeria (3) eta Pinedo (4, 2p) –titular- Martínez (1), Ziarsolo (9, 7p) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Azanza, Arizaga, Ezkurdia y Ederra.
Epaileak: Jesús Escudero eta Jorge Escudero (Kantabria)
Kanporatuak: Elorza (2), Menéndez (2), Etxeberria eta Puche Bera Beratik eta Benzal, Guialo, Liliana, Ferreira eta Hernández Guardésetik.
Partzialak: 1-2, 4-4, 6-5, 8-7, 11-10, 13-10 –atsedenaldia- 13-15, 15-16, 16-18, 16-21, 18-24 eta 20-26