Pucheren apustua: abiadura
Montse Puchek Bera Berako entrenatzaile moduan zuzendu dituen bi partidatan taldearen abiadura izan da deigarriena, batez ere, partida hasieratan, transizioan nahiz eraso posizionalean. Elxen eta Bidebietan jokaturiko aurreneko zatiak horren islada dira eta gainera ate aurrean eraginkor izan dira gipuzkoarrak.
Carrusean 18 jaurtiketatik 14 gol lortu zituen Bera Berak, lau baloi galdu zituen orduan;lehengo larunbatean Bidebietan, aurreneko 18 minutuak ikusgarriak izan ziren, Miguel Ángel Peñas entrenatzaileak bi hutsarte eskatu behar izan zituelarik, markagailuan 14-4 zegoelarik.
Hasi eta berehala, 3-0 minutu t’erdirekin, Ménendez, Elorza eta Núñez jokalariek golak bitarte. 6-4 jarri zuen Amaia González de Garibay jokalariak eta hortik 15-4 pasa ziren. Hau da, hamaika minutu golik sartu gabe egon zen Aula Cultural eta, aldiz, Bera Berak 15.gola egin zuen 17. jaurtiketan. Aitzitik, hiru baloi galdu zituen eta erasoan bi falta egin.
Halere, lehenengo zatiko azken hamar minutuetan Bera Berak ezin izan zion boladari jarraitu eta Aulak hutsuneak aprobetxatu zituen. 20-12 atsedenaldian eta zenbakiak, harrigarriak. Castelldefelsen aurka baino ez zuen lortu Bera Berak hogei goletara iristea. Lehengo larunbatean, aurreneko zatian, 26 jaurtiketatik 20 gol gauzatu zituen, %77a. Lulu Guerra atezainak bost geldiketa egin zituen, beste jaurtiketa bat kanpora joan zelarik. Hobetzeko, zortzi baloi galdu zirela. Hortaz, 36 erasoetatik, Bera Berak 26 alditan jaurti zuen ateruntz, %55ean gol lortu zuelarik.
Defentsan, intentsitatea eta aurre hartzeko gaitasuna. Aurreneko 20 minutuetan, ligako bigarren golegile nagusiak bost gol sartu ditu 15 jaurtiketan. Aulak azken hamar minutuetan hobetu zuen jokoa eta lehenengo zatian 12 gol sartu zituen 23 jartiketetan. Tempranok sei geldiketa egin zituen, defentsak bi baloi blokatu zituen, langan bat jo zuen eta bi kanpora. Horrez gain, hiru baloi galdu zituen Aulak eta gipuzkoarren defentsak, bost berreskuratu. Guztira, 34 erasoetatik, 12 gol, %35a.