Partida ikusi ez duenak eta markagailuari begiratu ostean pentsa lezake Bera Berak aise irabazi duela. Norgehiagoka goitik behera menperatu duela esan daiteke baina lan egin duela ere bai, defentsan nahiz erasoan, joku geldian, kontraerasoan edo transizioan, Tempranoren inspirazioa lagun atepean eta Valladolideko Aula Cultural, ligan gol gehien sartzen duen bigarren taldea 23 goletan utziz, duela 15 egun Zuazori 47 egin zizkionnak eta 31 Rocasari Telden.
Bera Bera abiadura bizian atera da Bidebietara, ia bi hilabete jokatu gabe egon den pistan, agian horregatik jende ugari bildu da. Lehenengo baloia ondo mugitu eta gero Menéndezek sartu du aurreneko gola. Tempranok oso geldiketa ona egin du Elorzari transizioan gola sartzeko aukera emanez eta hirugarren baloian, Elorzak ederki ikusi du Núñez pibotean. 3-0 bigarren minutuan.
Torres piboteari esker Alicia Fernándezek bi gol sartu ditu Aula gerturatuz. Baina Elorzak argi ikusten zituen gauzak. Pinedok sartu zuen penaltia lortu zuen eta transizioan beste gol bat, gipuzkoarrei tartea itzuliz (8. min. 5-2). Kanporatua izan arren, Aulak margakailuari eutsi dio baina Arrojeria eta Núñezen golek Peñasen aurreneko hutsartea eragin dute (13. min 8-4).
Pinedoren bi kontraeraso eta Elorzaren beste barneraketa bat 11-4 jarri dute. Puchek Ziarsolo eta Martínez sartu ditu. Kapitainak bi gol egin ditu eta Menéndezek beste bat. 5-0 eko partziala (18. min: 14-4) eta Peñasen bigarren hutsartea.
Núñez eta Elorza bi minutu kanporatu ostean Aulari arnasa eman die eta azken bost minutuetan aurreneko 18 minutuetan baino gol gehiago sartuz. Ezkurdia eta Ederrak Etxeberria eta Núñez ordezkatu dituzte. Atsedenaldira, abantaila politarekin joan dira donostiarrak (20-12). Castelldefelsen aurkako partidan baino ez ditu Bera Berak 20 gol lortu zati batean.
Bigarren zati hasieran golak alde batean eta bestean. Bera Berari arazoa sortu zaio Núñezen bigarren kanporaketarekin –Elorzak ere bi zituen-. Alicia Fernández eta Torresek 22-15 jarri dute bere taldea baina Tempranok penalti gelditu dio Fernándezi Valladolideko erreakzioa ekidituz.
Pinedoren bi gol eta Elorzaren beste batekin (25-16) baina Bera Bera María Núñez galdu du, txartel gorria ikusi baitu piboteak. Aula 27-20 gerturatu da baina berriro Tempranorekin topo egin du, oraingo honetan González de Garibayren kontraerasoa saihestuz. Pucheren hutsartea ostean Bera Berak 9-3 partziala lortu du azken hamar minutuetan, partidako golegile nagusi Ziarsolok gol ederrak utzi dituelarik.
Ondorioz, bi puntu gehiago aurkari zaila baten aurrean. Bera Berak lidergoan jarraitzen du, Rocasarekiko bi puntuko aldea duelarik eta datorren larunbatean bisita egingo dion Guardesekiko, bost.
Ikus argazkiak
Fitxa: Bera Bera 36, Aula Cultural 23
Bera Bera 36 (20+16): Temprano, Etxeberria, Menéndez (5), Núñez (3), Elorza (5), Arrojeria (3) eta Pinedo (5, 2p) –hasierako zazpikoa- Ziarsolo (9, 2p), Martínez (1), Ederra (3), Ezkurdia (1) eta Arizaga (1). Deialdian: Zugarrondo (o.a.) eta Azanza.
Aula Cultural Valladolid 23 (12+11): Guerra, Calderón (3), Cifuentes (1), Torres (3), Álvarez, Alicia Fernández (5, 3p) eta González de Garibay (4) –zazpikoa- P. Fernández, López (4), Casquero, Vergara (1), Nieto (2), Viloria eta Muñiz (o.a.).
Epaileak: Miguel Martín Soria eta José Manuel Iniesta (Valentzia)
Kanporatuak: Elorza (2), Núñez (3, goria 39. Min.), Ezkurdia eta Ederra Bera Beratik eta Fernández eta Álvarez Aula Culturaletik.
Partzialak: 3-2, 5-3, 9-4, 15-5, 18-8, 20-12 –atsedenaldian- 22-14, 25-16, 27-19, 28-20, 33-22 eta 36-23
Gertaerak: Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu Ikerne Badiola izan dira Bidebietan.