Apirilaren 24ean ostirala, Kirol Etxean, 17etatik aurrera Juan Oliver komunikazioa eta entrenatzailea izango du hizpide eta 18,30etan Oliver berak Jenaro Félix lagun, mahai-inguruan, harrobiko taldeak eta partidak nola zuzendu aztergai izango dute.
Larunbatean Manteo Kiroldegian, arlo teorikoa eta praktikoa. 9,30etan Juan Oliverrek defentsa irekiei nola erasotu azalduko du; 10,15etan Jenaro Félixek entrenaldiak nola antolatu ikasten ari diren urtetan eta ondore arlo praktikoari ekingo diote. 11etan Oliver defentsa irekiekin, 12etan eraso jokuari helduko dio hautatzaile ohiak eta 13etan Jenaro Félixek entrenaldien antolaketa modu praktikoan azalduko du.
Izena emateko Gipuzkoako Eskubaloi federazioarekin harremanetan jarri: 943 452 534 edo