Eskubaloiarekin gozatu zuten Martutenen
Lehengo larunbatean eskubaloia ardatz hartuta hiru ikastetxe elkartu ziren jardunaldi baten inguruan Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolan. Bertakoaz gain, Katalin Erauso eta Aieteko ikasleak, neska nahiz mutilak eskubaloiarekin gozatu zuten.
Bertan izan ziren gainera Esther Arrojeria, Uxue Ezkurdia eta Lidia González jokalariak, Verónica Valveder harrobiko koordinatzailea eta Maria Gracia senior mailako entrenatzaileaz gain.
Jubenil mailako selekzioa
Gipuzkoako jubenil mailako selekzioak Orion datorren igande goizean burutuko duen entrenaldira Bera Berako lau jokalari deitu ditu: Elene Vázquez, Elene Sanz, Ainhoa Etxeberria Ugartemendia eta Maider Amilibia.