Donostiako udalak Bera Bera Eskubaloia eta Errealeko belar hockey taldeak omendu nahi izan zituen atzo batak eta bestean Kopan azpitxapeldun izateagatik.
Juan Karlos Izagirre alkateak, Kiroletako zinegotzi Josu Ruiz eta udaleko beste zinegotzi lagun, eskertu zuen “berriro ere zuen kirol ibilbidea eta gauzak egiteko moduak” eta azpimarratu zuen “zuen meritoak berdinak dira tituloekin edo gabe”.
Izagirrek harrituta esan zuen “hiri txiki honek emakumeen kirolak duen maila izugarri handia, horregatik ere ezaguna dena”. “Zuek goi mailako kirolariak zarete, gazteentzat edo ez hain gazteentzako eredugarri, neska eta mutilentzat ere zabaltzen dituzuen baloreengatik: lana, elkartasuna, esfortzua, maitasuna eta hona etortzen zaretenean ilusioa antzematen da” adierazi zuen. “Txapelketak lortuta edo gabe, zuen esfortzua eskertzeko deituko zaituztegu” amaitu zuen, ‘Donostiarrentzat beti Txapeldunak’ lelopean koadroa oparitu eta bertsoa bota aurretik:
Donostian jende pila
milaka izango dira
daudenak aste astero
zuen arianen begira
jokalariak zelaian
borrokan dabiltza trebe
distira berdina dute
zelaitik kanpora ere
hiri honek ondo daki
eskertzen ondo egindakoak
esfortzuak eta lanak
zuenak bezelakoak
segi astero erakusten
zuen baloreen sorta
txapeldun edo bigarren
ez zaigu hainbat inporta
Matxalen Ziarsolo y Maite Azkoaga kapitainek alkateari egindako harrera eta bere hitzak eskertzeaz gain, erronka berriak lortzen saiatuko direla esan zuten.