Iratzargailuak garaiz jo dezala: Bera Bera vs Elche (larunbata, 12etan)
Ezohiko ordutegian, larunbata 12etan, Bera Berak Elche C.F. Mustang taldea hartuko du ligako zazpigarren jardunaldiari dagokion partidan, ezustea saihesteko asmoz (José Luis Fernández –Asturias- eta Antonio Martín – Gaztela León).
Horretarako, Bera Berak garaian jarriko du iratzargailua –instalazioa itxita dago arratsaldean- eta iaz bezalako egoerak 2-10 aurreratu zen Elche baztertu nahi ditu. Orduan entrenatzaile Imanol Álvarezek bi hutsarte agortu zituen 18. minuturako.
Aurtengo partida garai berean dator, bi taldeek baina aldaketak izan dituzte, batez ere Elchek. Africa Sempere eta Guilabert atezaina galdu ditu baina Popovic, Nitsan Dunay, Marizza Faria, Lene Tobiasen, Ana Vicente edo Sifuentes jokalari garrantzitsuak bereganatu. Bihar Bidebietan bere entrenatzaile José Ignacio Prades ezin izango du taldea zuzendu bi partidetako zigorra jaso baitu.
Bestetik, Bera Berak denbora izan du Canyamelar Valencia taldearen aurkako partida aztertzeko, Eli Pinedoren baloi loratu batekin partida amaitzeko hamar segundu falta zirela irabazi baitzuen. Aitor Etxaburu prest du plantilla osoa, Amaia Azanzak entrenaldi batzu galdu arren ez ditu jokatzeko arazoak izango.
Jokalariek jakin badakite Elche Mustang taldearen egoera sailkapenean ez datorrela bat duen kalitatearekin eta oraindik gogoan du iazko sufrimentua, ondorioz, hasieratik partida bereganatu nahi du Porriño eta Alcobendas partiden bezala.
Jardunaldia oso interesgarria da, izan ere, sailkapenean egun dauden bost taldeetatik lau elkarren aurka arituko direlako, Rocasak Mecalia Atlético Guardés hartuko du eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldo –bostagarrena- Lasesarren Valladolideko Aula Culturalen zain egongo da.