Bera Bera eta Jomi Salerno, EHF kanporaketa Italian jokatzeko ados
Bera Bera Eskubaloiak Jomi Salernok egindako proposamena onartze erabaki du eta ondorioz, EHFko hirugarren txandari dagokin kanporaketa oso Italian jokatuko da, aurreneko partida azaroaren 21ean ostirala 20etan eta bigarrena, azaroaren 23an igandea, 18etan.
Aste honetan zehar bi taldeek mezuak elkar trukatu dituzte, EHFk gaur arte zuen epea agortu dutelarik.
Kanporaketa Salernoko Palapalumbo izeneko kiroldegian ospatuko da, 700 eserlekuentzako lekua duena. Pinar Ünlü Hatipoglu eta Mehtap Simsek turkiarrek zuzenduko dute kanporaketa osoa, EHFko delegatua Txipreko Sotiris Constantinou delarik.
Ez da erabaki erraza izan Bera Berarentzat, Italian lehenengo aldiz jokatuko duena. Gipuzkoako kluba batek Europako partidan hartzeko eskaerari bidea eman nahi zioten donostiarrek baina eskaera atzeratu egin da.
Hortaz, EHFko kanporaketak ez du Ligaren jardueran oztoporik jarriko Eurokopa dela eta emango den etenaldi aurretik. Bera Berak bi partida gogorrei aurre egin behar die segidan, azaroaren 8an Valladoliden eta Medalia Atlético Guardés hartuko du Bidebietan azaroaren 12an. Horrela Malagako norgehiagoka (azaroak 19, 21,30etan) eta EHFko kanporaketarako aste osoa izango du. Salernon joanekoa –Bera Bera etxeko talde gisa- ostiralean izango da (20etan) eta itzulera, igandean 18etan. Italiako txapeldunen aurka kanporaketa gaindituko duelakoan da Bera Bera.
Izan ere, Jomi Salernok Champions Leagueko atarikoa hartu zuen iaz Eboli hirian. Hortik Vardar atera zen nagusi Bera Beraren multzoa osatuz. Mazedoniako taldeak bi partidak irabazi zituen Jomi Salernori (16-35, atsedenaldian 4-14) eta hurrengoa Frantziako Fleury taldeari. Italiarrak ezin izan zuten askoz gehiagorik egin Errusiako Rostov taldearen aurrean hirugarren edo laugarren izateko neurketan (18-41).
Championsa jokatu zuenez, Palapalumbo kiroldegian hartu zuen Jomi Salernok Cup Winners’ Cupeko bigarren kanporaketa Suizako Spono Nottwil taldea birritan gaindituz: 32-21 eta 29-21. Hirugarren txandan Salernon hartu zuen kanporaketa baina lehenengo partida berdindu arren (33-33) ezin izan zuen Norvegiako Tertnes Bergen taldearekin (25-16) galdu baitzuen bigarrena.
Iazko taldearekin konparatuz gero, Jomi Salernok Europako golegile nagusiena galdu du, Vinyukova errusiarra eta Belotti, Ettaqui eta Prast jokalari garrantzitsuak ere bai. Egun Italiako selekzioan dira Napoletano eta Trombetta gaztea eta taldea gaztetu nahi du orain.
Erabaki honekin, Bera Berak horrelako kanporaketak eragiten dituen gastuak murrizten ditu. Balizko hurrengo kanporaketan bidai konplikatuak gerta daiteke, besteak beste Mazedonia, Errusia, Eslovakia, Turkia, Polonia edo Ukrainia.
Argazkian, Jomi Salerno eta Vardarren arteko Europako ohiko agurrean.