Martxoaren 16an Alcobendasen lorturiko Kopako tituloa dela eta, Zarzuelak klubari igorritako mezuan adierazi zion Sofia Erreginak audientzia eskainiko ziola taldeari apirilaren 10etan eguardiko 12etan.
Horrela, Fernando Diez Mintegi presidente buru dela abiatuko da Bera Bera, horrez gain Iñaki Jauregi presidente ordea, eskubaloi ataleko arduradunak, Imanol Álvarez entrenatzaile eta taldea eta aurtengo denboraldiari ekin dioten 17 jokalariek osatuko dute espedizioa. Koadrilari gehituko zaie Espainiako Eskubaloi federazioko presidente, Paco Blázquez; Euskal federaziokoa, José Manuel Ruiz de Cenzano eta Javier Zuriarrain, Euskal Federazioko presidente orde eta Espainiako federazioko kidea.
Bera Berak autobusean egin du bidaia Autocares Davidi esker, gauerdian aterako da jokalarien atsedenerako aukerarik onena delakoan. Madrilen gosaltzeko astia izango du, Espainiako Eskubaloi Federaziotik pasatuko da eta Zarzuelara abiatuko da 12etan burutuko den audientziara garaiz iristeko.