Bera Bera

Select your language

Sagrario Santanak zuzentzen duen junior mailako selekzioarekin debuta egin zuten martxoaren amaieran eta Kroaziako Mundialean izateko txartela lortze aldera Aste Santuan lehian jarriko dira. Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria dira, Frantziako txapelketan bi eta bederatzi gol sartu zituztenak. Horrela, Valladolideko partida ostean (larunbata, 18etan) apirilak 13, igandean, Madrileko Joaquín Blume Erresidentzian egon behar dute. Entrenaldiak goiz eta arratsaldean burutu ostean, junior mailako selekzioak Alemaniara egingo dute bidaia, Neckarsulm hirira, hain zuzen. Espainiak igandean Bulgariaren aurka jokatuko du 16etan eta astelehenean Alemaniaren aurrean, 14etan. Hiru talde hauetatik bakarrak lortuko du Mundialerako txartela.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores