Bera Berako bost jokalari aste osoa Espainiako selekzio nagusia eta junior mailako taldearekin aritu dira. Lehen taldeak Hungarian eta Kroazian 2014ko abenduaren 7tik 21era bitartean burutuko den Eurokoparako txartela erdia baino gehiago du jokaturiko bi partida ostean. Sagrario Santana hautatzailearen junior mailako taldea Frantzian aritu da Lau Nazioen txapelketan Mundialerako sailkatze fase prestatzen.
Jorge Dueñasen selekzioak Rotterdamen galdu zuen 27-22 Holandaren aurka baina atzo gol average delakoa berreskuratu zuen eta, ondorioz, multzoko lidergoa. Ekainean Espainiak Turkiara egingo du bidaia eta Italia hartuko du, aurreneko jardunaldietan aise menperatu zituen selekzioak. Garaipenak erdietsita multzoko aurrena izango litzatete, mesedegarri zozketarako.
Bera Berako jokalarien inguruan, Patri Elorzaren egoera kezka eragiten du Donostian. Izan ere, sudurrean golpe bat hartu zuen eta otorrinotik pasatu beharko du.
Bestetik, kapitain lanak aurreneko aldiz egin dituen Eli Pinedok atzo hiru gol egin zituen eta Ana Martínezezk ez du golik sartu baina taldea zuzentzen bukatu zuen.
Bera Berak oso erronka interesgarria izango du Elxen larunbatean (18etan) eta lanera itzuliko da gaur arratsaldean. Hiru internazionalak atseden eguna izan dute gaur eta bihar entrenaldietara itzuliko dira.
Junior
Bestetik, Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberriak debuta egin dute junior mailako selekzioarekin. Hungaria, Alemania eta Frantziaren aurka galdu arren, txapelketa positibotzat jo dute. Azpimarragarria Maitane Etxeberriaren debuta, Hungariari zazpi gol egin zizkion eta atzo Frantziari, hiru. Gaur 2ak aldera Madrilera iritsi dira biak.
Sagrario Santanaren selekzioa, Alemanian Mundialerako txartela ateratzen saiatuko da apirilaren 19tik 21etara bitartean.