Bera Bera

Select your language

Bera Berak ez du zalantzetarako betarik utzi A Guardan eta egungo txapelduna dela frogatzeko asmoarekin atera da. Izan ere, defentsak galizarren lehenengo lerroko jaurtiketak galerazi dituzte, non Porriñoko jokalari ohia Estela Doirok egin duen debuta. Donostiarrek erasoan kontraerasoetan eta posizionalean asmatu dute gaur, lehenengo zatian batez ere.
Bera Berak errespetua zor zion A Sangriña kiroldegia iaz puntu bat galdu zuelako eta Mecalia aipaturiko Dorio jokalariaz gain asko indartu delako, Manu Etayo entrenatzailea, barne.
Pinedok (2), Ana Martínez eta Patri Elorzaren golei esker, Bera Bera 0-4 aurreratu da hamar minutuen atarian. Mecaliak ezin zuen Núñez, Elorza, Menéndez eta Pinedok osaturiko orma gainditu.
Bera Berak erritmoari eutsi dio eta oraingo honetan Adriana Castrok eta Nitsan Dunayk zulatu dute Cristina Maestroren atea. Galiziarrak, bestetik, Estela Doiro eta Alesia Kurchankovaren esanetara ziren eta donostiarrek izandako hiru kanporaketak ez zituen Bera Berak larritu.
Atsedenaldian, donostiarren abantaila azpimarragarria zen (6-13) batez ere Mecaliak gola egiteko zailtasunak nabaria zelako. Bera Beran golegile nagusienak, Eli Pinedo (5) eta Ana Martínez (3).
Elxetarrak inauguratu du bigarren zatian markagailua baina Alesia Kurchankova izan da erantzukizuna bereganatu duena. 3-0 eko partzialarekin (41. min, 11-15) arduratu da Bera Bera baina Eli Pinedok moztu du galizarren bolada. Halere, bielorrusiarra saiatu da zazpi minutu falta zirela (15-19).
Baina epaileek adierazitako bederatzi penalti ez dira nahikoak izan eraso posizionalean Mecaliak asmatzen ez zuelako. Ana Martínezen gol batek –sei bere debutean- partida erabakita utzi du sei minutu falta zirela eta, ondorioz, Bera Berarentzako oso garaipen baliagarria.

Fitxa: Mecalia 16 – Bera Bera 23

Mecalia Atlético Guardés 16 (6+10): Maestro, Abad, Kurchankova (9), Doiro (4), Andrea Dapena (1), Alba Dapena, Amorós, Barrios, Raquel Côrte (2), Cerqueira, Laura Morais, Lucía Rodríguez (o.a.).

Bera Bera 23 (13+10): Temprano, Castro (2), Elorza (4), Martínez (6), Menéndez, Núñez (1) y Pinedo (9, 4p) –titular- Ziarsolo, Ederra, Dunay (1), Arizaga y Yamiley (p.s). Deialdian sartu ziren Arrojeria eta Maitane Etxeberria.

Epaileak: Gonzalo Miranda eta Fernando San Pedro (Madrid).
Kanporatuak: Raquel Côrte (2) Mecaliatik eta Castro, Pinedo, Menéndez (2), Elorza eta Dunay Bera Beratik.

Partzialak: 0-2, 1-4, 2-7, 3-10, 4-11, 6-13 –atsedenaldia- 7-14, 9-15, 11-17, 13-19, 15-20 eta 16-23.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores