Bera Bera

Select your language

Champions Leagueko multzoen fasean debuta egiteko 25 egun falta direla, igande honetan ezagutuko du Bera Berak urriaren 6an Josean Gasca kiroldegian agertuko den aurkaria. Errusiako Rostov, Frantziako Fleury, Italiako Jomi Salerno eta Mazedoniako Vardar taldeak Champione Leagueko Qualification Tournaments 2 delako fasean arituko dira asteburu honetan Ebolin. Horrela, larunbatean 16,30etatik aurrera, Rostov eta Fleury taldeek irekiko dituzte finale-erdiak. Frantziako taldean aurpergi ezagunak agertzen dira: Nely Carla Alberto, Darly Zoqbi, Bea Fernández Bera Berako jokalari ohiak eta Marta Mangué eta Marta López Espainiako internazionalak, besteak beste. Arratsaldeko 7etatik aurrera, Begoña Fernándezen Vardar taldeak Jorni Salerno Italiako txapelduna izango du aurrean, teorian aurkari ahulena. Final-erdietako irabazleek Championsen jarraitzeko txartela jokoan izango dute irailak 15, igandea, 19etatik aurrera. Horrela, irabazleak osatuko du D multzoa, Bera Bera, Larvik eta Prodavka Vegeta taldeekin batera, alegia. Gainontzeko taldeek Cup Winners’ Cup txapelketa jokatuko dute. Aurkari dena dela Bera Berarentzat oso zaila izango da Championseko ligaxkan debuta egiteko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores