Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak gaur ilunabarrean Oviedoko Florida Arena kiroldegian bi puntu poltsikoratu du Jofemesa (19-25) gainditu ostean aurreratu den partidan, gipuzkoarrek igandean Eslovakian EHFko kanporaketako joanekoari ekin behar diotelako. Bigarren zati hasieran egindako jokoari esker, 2-10 partziala lortuz, azken sailkatuaren aurkako partida erabakiz. Martínez eta Pinedori esker 0-2 aurreratu arren, Bera Berak ez dio ondo heldu norgehiagokari. Rojo pibotea eta Espinola eta Palacio alboko jokalariek berdindu dute lehia. Ana Martínez aurretik jarri du berriro taldea baina Puchek partida gelditzea erabaki du. Arrojeriaren kanporaketa baliatuz Jofemesak berdindu du (16 min. 5-5) baina Tania Yáñez eraginkor irten da eta jarraian sarturiko hiru golekin tartea ireki du Bera Berak (5-8). Puchek minutuak banatu nahi zituen jokalari gutxi izan arren baina hasieratik ohiko taldea jarri du: Temprano, atepean; Sans eta Martínez erdian, Pinedo eta Menéndez ondoan eta Ezkurdia eta Arrojeria kanpo aldean. Horrez ostean, minutuak banatu ditu eta Zugarrondok bigarren zatia jokatu du. Atsedenaldira iritsi aurretik (9-12), gipuzkoarrek ezin izan dute tartea zabaldu beste bi kanporaketa jasan duelako, Martínez eta Menéndez jokalariena, alegia. Bigarren zatiaren hasieran Aida Palacio albokoa saiatu da aldeari eusten baina minutuak pasatu ahala Bera Berak abantaila handitu du Sans, Menéndez eta Fernándezen golei esker (36. min. 11-16). Jofemesa Oviedoko Alfredo Rodríguez entrenatzaileak partida gelditu du, Ana Martínezek bigarren kanporaketa ikusi du baina donostiarrak geldiezinak ziren, 0-6 partziala bereganatuz Sans (3), Pinedo, Yáñez eta Alicia Fernández (39 min. 11-22) bidez. Orduan Europan erreperatu du Bera Berak, Maialen Husillos jokalariak bere lehenengo gola sartu du ohorezko mailan eta partida etxekoen 5-0 partzialarekin amaitu da. Gipuzkoarrek Loterias ligako aurreneko faseari amaiera jarri diote horrela, bihar atsedena hartuko dute, ostegun eta ostiralean EHFko joaneko partida prestatuko dute, Iuventa Michalovce taldearen aurka igandean (17.15etan) Eslovakian jokatuko dena eta horretarako larunbatean egingo du bidaia taldeak. Fitxa: Jofemesa Oviedo 19, Bera Bera 25 Jofemesa Oviedo 19 (9+10): López, Calzado (4), Espinola (2), Andreu (2), Rojo (2), Palacio (6), García Fernández (1), Garcia Martínez (1), Hevia (1), Espinosa, Muño, Ordoñez, De las Heras, Martínez, Álvarez eta Blanco (o.a.). Bera Bera 25 (12+13): Temprano, Ezkurdia, Menéndez (2), Ederra (1), Arrojeria, Martínez (4) y Pinedo (5) –titular- Sans (4), Yáñez (4), Fernández (4), Husillos (1) eta Zugarrondo (o.a.) Epaileak: José Carlos Friera –Asturias- eta Matías Muñiz –Nafarroa- Kanporatuak: Palacio eta Andreu Jofemesa Oviedotik eta Ezkurdia (2), Arrojeria, Martínez (2) eta Menéndez Bera Beratik. Partzialak: 1-2, 3-4, 4-5, 5-7, 7-10, 9-12 –atsedenaldia- 11-15, 11-18, 12-22, 14-25, 17-25 eta 19-25

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores