EHFko kanporaketa dela eta Bera Berak Loterías ligako 10. Jardunaldia aurreratuko du biharko, izan ere, Jofemesa Oviedo taldeak onartu zuen gipuzkoarren eskaera eta horrela Puchek egun bat gehiago izango du Eslovakiako joaneko norgehiagoka prestatzeko.
Hortaz, liga azaroko ohiko etenaldira iritsita, Bera Bera Eskubaloiak aurreneko fase honi amaiera jarriko dio Oviedoko Florida Arenan (19,30 etan José Carlos Friera –Asturias- eta Matías Muñiz –Nafarroa-). Partida Ana Tempranorentzat oso berezia izango da, izan ere, bere etxera itzuliko baita. Gipuzkoarrak Astuariasera itzuliko dira lau urte eta hilabete bat beranduago, 2011-12 denboraldian jaitsi zen Gijonen (15-34), hain zuzen.
Lehengo larunbatean BM Porriñori irabazi ostean, partida hasierako urduritasuna gainditu ostean, Bera Berak sentsazio onak berreskuratu zituen baina erlajaziorako betarik ez duela jakinaren gainean dago.
Larunbatean pistan jokatu zutenak eramango ditu Puchek Oviedora, hau da, Maitane Etxeberria Donostia geldituko da bere belauna Europako kanporaketa begira jartze aldera.
Bestetik, Jofemesa Oviedok bihar 16 jokalari izango ditu eta puntu bakar bat lortu du Canyamelar Valencia taldearen aurka etxean lortu zuena eta urtarrilean aurkari zuzenen aurrean izango ditu hizpide. Aída Palacio eta Irene Espinola alboko jokalariak dira golegile nagusienak, partidako bost gol baino gehiagorekin, taldeko golen erdia, alegia.