Puche: “Sentsazio positiboak berreskuratzeko prest gaude”
“Egoera zaila da baina astean zehar animoak altxatzeko lan egin dugu klubeko arlo guztietatik eta jokalari guztiei babesa adierazi diegu. Taldeak jakin badaki zer nolako egoeran dagoen, talde kementsua da, irabazlea eta ligako azken jardunaldira arte ez du amore emango” hórrela hasi du bere agerraldia komunikabideen aurrean gaur goizean Montse Puche, Bera Berako entrenatzaileak.
Bera taldeak bihar larunbata (19etan) Bidebietan BM Porriño hartuko du (Ignacio García eta Andreu Marín, Catalunya). Galiziarrek Bera Beraren ondoan daude sailkapenean eta donostiarrek bezala Rocasa eta Guardés aurka galdu dute. Hortaz Bera Berak errespetatzen duen taldea da eta Puchek “goruntz ikusten du” BM Porriño, “bere ligako partidak irabazi dituena”, ondorioz, “azkarrak eta adi egon behar dugu”.
Bere ustez biharko norgehiagoka “erabakiorra izango da sentsazioak berreskuratzeko”. “Talde handi batek egoerae zaileetatik altxatzen jakin behar du eta nire ustez taldea gai da hemendik etenaldira ditugun partidei heltzeko, gero arnasa hartu eta hausnarketa egin” adierazi du madrildarrak. Bera Berak Oviedora egingo du bidaia asteartean ligako aurreneko faseari amaiera jarriz. Horren ostean EHFko kanporaketari ekingo dio Iuventa Michalovce taldearen aurka, joaneakoa Eslovakian azaroaren 15ean eta itzulera, azaroaren 22an Gaskan (12etan).
A Guardan izan ziren jokalariekin bat egingo du Maialen Husillos albokoak baina Maitane Etxeberria bertan izango nahi eta bere partaidetza kolokan egon.