Legazpiarra da, 18 urte beteko dituena hile honen amaiera eta uda mugitua izan du, izan ere, bizitzak aldaketa ugari ekarri dizkio. Alde batetik, Fisioterapia ikasketak medio Bilbon bizi da eta kirol arloan, jubenila izanda euskal ligan aritzetik Zilarrezko mailan debuta egin du Ermuko Errotabarri taldearekin, Bera Berak lagunduta.
Ane Encina da, lehenengo lerroko jokalaria eta asteazkeneko Bidebietan agertzen da Bera Berako lehenengo taldearekin entrenatzera, Montse Puche eta Eider Rubioren zuzendaritzapean.
Aldaketa guzti hauek “ondo” daramala dio “gogorra izan arren” onartuz. Astelehena, osteguna eta ostirala Ermuan entrenaldiak ditu, Donostian asteazkenetan eta egunero Bilbora itzultzen da. Ikasten ere “ondo” dabil “aztekertak oraindik ez ditugu egin”.
Estatu mailako bigarren mailan aritzen da, Bera Berako entrenatzaile ohi Imanol Álvarezek zuzentzen duen Errotabarrin. Ane Encina azaldu du “denboraldiari hasiera ona eman diogu, uste baino hobeto, gure helburuan mailan gelditzea delako”. Sailkapenean laugarrenak dira, hiru garaipen, Amaia Azanzaren Beti Onak taldearen aurka galdu du bakarrik “ez dira gure ligakoak” eta lehengo larunbatean Gasteizen puntu bat urratu zuten azken segunduetan. Partidako sei gol baino gehiagorekin, taldeko golegile nagusiena da Ane Encina.
Donostiara Tania Yáñezekin dator “fabore handia egiten dit” eta beroketan gazteengana jotzeko ohitura du, Husillos, Lizarbe edo Maider Amilibia, egun horretan ere lehenengo taldearekin aritzen dena.
Asteazkenak Montse Pucherekin egun gogorrak izaten dira, blokeak egiten dituztelako eta intentsitate handiz aritzen dira baina “gustora nago, pixkanaka moldatzen, gauzak ikasten eta fisikoki geroz eta hobeto”.
Jakina denez, Ane Encinak “mailaz koxka bat nabaritzen du, batez ere, erritmoan eta exijentzian”.