Bera Bera

Select your language

Erreka Laranja Peñak ekimen berria abian jarri du Bera Berako etxeko partidetako jokaldirik ikusgarriena azpimarratuko duena. Esate baterako, Bidebietan jokaturiko Rocasaren aurkako azken partidan, Ana Martínezek ezker eskuarekin sartutako gola izan zen botu gehien lortu zuena. Ekimen honek bat egiten du Bidebietan jokaturiko partidetatik jokalaririk onena izendatzen dutenarekin denboraldi amaieran, plantilla osoarekin burutzen duten afari batean ezagutzera ematen dutelarik. Erreka Laranja peña ezaugarria da Bera Bera Eskubaloitik gertu dago uneoro. Kopa da urte osoan zehar gehien espero duten txapelketa baina aurtengo denboraldian taldea gertuagotik jarraitzeko asmoa du eta bidaiak antolatzen hasi dira: Zarautz –urtarrilak 30-, Valladolid –otsailak 13, Barakaldo –maiatzak 14- edo León –maiatzak 21-. Horrez gain, harrobiko taldeak animatzen ere saiatuko dira, batez ere euskal ligako senior, jubenil y kadeteak. Horrelako bidaiak ordaindu ahal izateko larunbat honetan Erreka Laranja peñak La Perlako Talasoterapian bi lagunentzako zirkuito bat zozketatuko dute euro baten truke.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores