Maitane Etxeberriaren belauna miatuko dute gaur
Ostiralean zeozer nabaritu zuen eta A Sangriñara iritsita ezin izan zuen beroketa saioa osatu. Jokalarien aurpezkenera ez zen irten eta partida eserlekutik ikusi zuen. Maitane Etxeberriaren bajak eragin handia izan zuen Mecalia Atlético Guardés taldearen aurkako norgehiagokan eta gaur arratsaldean belauna miatuko diote.
Azken aldi honetan Bera Berak ez du zorterik lesioekin. Maialen Múgicari ziklope delako síndrome dela eta abuztuan berriro ebakuntza egin zioten, hirugarren jardunaldian Alicia Fernándezek bihurritua izan zuen eta hilabetea baino gehiago eman du taldetik kanpo eta Matxalen Ziarsolori meniskotik ebakuntza egingo diote. 14 jokalariez osaturiko plantilla, baja hauek asko nabaritzen dira are gehiago Rocasa eta Mecalia Atlético Guardés bezalako taldeen aurrean.