“Emakumezkoen kirolaren indarra” azpimarratu du Foru Aldundiak
Hogei bat kirolari edo Gipuzkoako klubak hartu dituzte gaur goizean Foru Aldundian Ahaldun nagusi Markel Olanok eta lurraldeko kiroletako ardura duen Denis Itxaso foru diputatuak, horien artean Bera Bera Eskubaloia zegoen Liga eta Superkopa lortzeagatik.
Taldeko ordezkari gisa izan dira bertan Tati Garmendia, Montse Puche, Eli Pinedo, Silvia Ederra eta Ana Temprano, Iñaki Lifaterraren litografia jaso dutenak Markel Olano eta Denis Itxaso foru diputatuengandik.
Biek azpimarratu eta goraipatu dute “emakumeen kirolaren presentzia”. “Beti egiten duzuena baina gehiago demostratu behar duzue, arro gaude zuekin, babes osoa duzue eta Gipuzkoarentzat balioak zarete” adierazi du Kultura, Gazteria, Turismo eta Kiroletako foru diputatu Denis Itxasok.
Emakumeen kirolak lorturiko arrakastak azpimarratu aurretik, aipatu du “Gipuzkoa lurralde txikia izan arren, baloretan hadia da eta kirolariek hori islatzen duzue”. “Kirolaren bidez Gipuzkoako gizartea batzen da eta horrek arro sentiarazten gaitu” onartu du.
Diputatu nagusi Markel Olanok ere aipatu du bereziki emakumeen kirola. “Argazki honek Gipuzkoako kirolaren errealitatea erakusten digu”. “Gure lurraldeko kirolak goi mailakoa da baina emakumeek duzuen kalitatea eta gaitasuna emaitzean adierazte da”. Bera ustez, “emakumeen indarrak kirolean egoera normalizatuagoa utzi du”.
Olanok “aitortu” nahi izan du bertan elkartu diren kirolariei eta “sakrifizioa” goraipatu du.