Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiaren 2013-14 denboraldiko abonamenduan bi era ezarri dira, alde batetik, Ligako partidako ikusteko, Superkopa barne, eta beste bat Champions Leagueko norgehiagokak gaineratzen direnak. Horrela, Ligako 13 partida eta bihar, asteazkena irailak 4, Gaska kiroldegian (20etan) ospatuko den Superkopa ikusi ahal izateko helduek 65 eurotan, hau da, azkeneko urteko salneurria ez da aldatu. Bestetik, infantilek (10-16) eta jubilatuek 35 euro ordainduko dute. Bera Bera Eskubaloiko jokalaren senideek 40 euro, infantil eta jubilatuek, 20 euro. Abonatuek izango dituzten abantailen artean dago Donostiako Avia Estazioetako gasolina sartzerakoan %2ko beherapena. Abunatuek Champions Leagueko partida guztiak 20 eurotan izango dituzte ikusgai. Bera Berak multzoen faseari ekingo dio urriaren 6tik aurrera. Orduan horrelako talde bat hartuko du: Errusiako Rostov, Frantziako Fleury, Mazedoniako Vardar edo Italiako Jami Salerno. Horrez gain, urriaren 19an Norvegiako Larvik izango du aurrean, egungo azpitxapelduna eta azaroaren 17an, Kroaziako Prodavka Vegeta. Abonamenduak erreserba daitezke Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan edo Bidebieta kiroldegian dauden bulegoan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores