Bera Bera

Select your language

Iazko denboraldi amaieran, hausnarketa baten ostean, Libe Altunak Bera Beran ez jarraitzea erabaki zuen eta ondorioz eskubaloia era profesional moduan uztea ikasketekin loturiko lanbidea lortze aldera. Horregatik, Bera Bera Eskubaloiak zarauztarraren ibilbidea aitortu nahi du Superkopako finalaren atarian. Datorren asteazkenean, irailak 4, Josean Gasca kiroldegian donostiarrak eta Rocasako kanariarrak denboraldiko lehenengo tituloa izango dute jokoan. Libe Altunak hamar denboraldi egin ditu Bidebietan. Matxalen Ziarsolorekin batera Bera Beraren arrakasta guztietan izan da, hau da, eskuratu diren hiru Kopa, bi Superkopa eta Liga. Altunak 306 gol sartu ditu, historiako 20 golegile onenen artean kokatuz. Emakumeen eskubaloiari egindako ekarpena eskertu nahi dio Bera Berak Libe Altunari eta, besteak beste, Superkopako irudia eskainiko dio.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores