Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko harrokiak ere aurredenboraldiari heldu dio. Senior mailako jokalariek asteartean burutu zuten lan fisikoa Kristina Enean eta atzo Bidebietan egin zuten 16,30etatik aurrera. Egia taldearekin hitzarmena amaierara iritsita, Bera Berak euskal ligan senior mailako taldea ateratzeko erronkari eutsi dio Maria Gracia entrenatzailearen zuzendaritzapean. Bestetik, atzo jubenil mailako jokalarien aurreneko eguna izan zen, Bidebietako pista bitan zatitu zelarik. Bera Bera eta Angolako junior mailako selekzioaren arteko lagunartekoa aurretik, ordu beteko saioa zuzendu zuen Verónica Valverdek. Kadete mailako jokalariak, berriz, datorren ostiralean 17,30etan hasiko dira entrenatzen. Urtero bezala, Bera Berak kirolean orokorrean eta eskubaloain interesaturik dauden gazteei dei egiten die Bidebietatik pasatzeko kirol modalitatea frogatze aldera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores