Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloia prestaketa jarraitzen ari da eta jokalariengan sortzen ari diren lesioak gainditzen. Bihar asteazkena, Bidebietan 18etan, Donostian jokatuko dituen hiru lagunartekoen aurrenari ekingo dio Angolako junior mailako selekzioaren aurka. Bera Berak Superkopako finala jokatuko du irailaren 4ean Rocasa ACE Gran Canaria taldearen aurrean Gascan (20etan, Teledeporte).

Aurrendeboraldiko laugarren norgehiagokari begira baja dira Vero Cuña eta Nitsan Dunay, ezker belaunean min hartuta. Zentral galiziarrak susto ederra hartu zuen, izan ere, ebakuntza egin zioten belauna bihurritu baizitzaion, ondorioz, beste 10 egun pistatik at egon beharko du. Israeldarra, aldiz, Mios Biganos Begles taldearen aurkako partidan lesionatu zen, jokalari frantses bat bere belauna gainea erori baitzen. Gaur goizean egin diote erresonantzia eta astean zehar emaitzen berri izatea espero du.
Patri Elorza, aldiz, taldekideekin aritu da gaur baina ez da ziur bihar lagunartekoan egongo denik.

Imanol Álvarez entrenatzaileak beste aukera izango du egoera ezberdinak frogatzeko, plantilla osoaren artean minutuak banatu, gazteak barne. Angolako junior mailako selekzioa, Faduran prestaketa betetzen ari denez, iritsiko da Bidebietara.
Datorren larunbatetik aurrera ondorioak ateratzeko moduan izango da Bera Bera. Superkopari heldu aurretik hiru lagunarteko izango ditu; larunbatean bertan (abuztuak 24) Leonen; abuztuaren 28an (asteazkena) Egiako txapelketan Mios Biganos Begles taldea izango du aurrean eta 31ean Kukullaga Etxebarri Bidebietan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores