Bera Bera

Select your language

Espainiako selekzioak Poloniako Gdansk eta Gdynia hirietan ospatzen ari den 17 urte azpiko Eurokopako Maind Round fasera jokatzeko txartela lortu ez arren, Bera Berako jokalari Maitane Etxeberria ardura izaten ari orain arte txapelketa bikaina osatuz. Espainiak abuztuarren 15ean egin zuen debuta Errumaniarekin 31-25 galduz. Maitane Etxeberriak 52 minutu baino gehiago jokatu zituen eta zazpi jaurtiketatik bost gol gauzatu zituen. Hurrengo egunean, Portugal izan zen aurkaria eta Jenaro Félixen taldeak berdinketa baino ez zuen lortu (22-22). Maitanek partida osoa jokatu zuen, jaurti zituen sei baloiak sareetara sartu ziren, azkeneko bi golak egin zituen, partida birrtan berdintzeko balio zutenak eta selekzioko azken hamabi minutuko bi golak, hain zuzen. Puntu bakar baten jabe izan arren, Espainiako 17 urte azpiko selekzioak Main Round delako fasea jokatzeko aukera zuen. Halere, nahiz eta Polonia gainditu (25-30) ez zen nahikoa izan. Maiatane Etxeberriak norgehiagoka osoa jokatu zuen, zazpi jaurtiketatik bost gauzatuz. Ondorioz, Bera Berako eskuin alboko jokalaria oso txapelketa bikaina betetzen ari da. Hiru partidatan, 16 gol sartu ditu 20 jaurtiketatik, hau da, %80ko portzentaje handia lortuz eta, gainera, donostiarra da minutu gehien jokatu dituen bigarren jokalaria. Bihartik aurrera, 17 urte azpiko selekzioak Frantzia eta Holanda izango ditu aurrez aurre bederatzigarren postua lortze aldera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores