Bera Bera

Select your language

Aste osoan zehar, entrenaldi gogorrak burutu ostean, aurtengo Bera Bera Eskubaloiari estrenatzeko ordua iritsi zaio lagunartekoetan. Larunbatean izango da, Zumaiako Lubaki kiroldegian Cleba Leonen aurka.
Imanol Álvarez entrenatzailearen jokalariek pistan ezezik prestaketa fisikoa lantze aldera ere orduak eman dituzte eta abuztuaren 10ean hasiko dira astero bi norgehiagokei heltzen, urritik aurrera biziko dutena, hain zuzen.
Iaz bezala, Zumaian neurtuko da Bera Bera ligako taldeekin. María Núñez, Silvia Ederra, Adriana Castro eta Nitsan Dunay jokalariek debuta egin zuten orduan; aurten, berriz, Ana Temprano eta Ana Martínezen txanda izango da. Cleba Leonek ere entrenatzailea aldatu du Javier Callejo gaztearekin apostua eginez eta iazko jokalari multzo gehiena mantendu du. Beraientzako ere lehenengo partida izango da.
Hurrengo lagunartekoa Frantzian izango du Bera Berak, abuztuak 14 asteazkena, 18etan Mios Biganos talde indartsuaren aurrean eta abuztuaren 17an Nafarroako Mendavian Zuazo Barakaldoren aurka.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores