Bera Bera

Select your language

Lehenengo aldiz Liga eskuratu zuenetik hiru hilabete baino gutxiago igaro denean, Bera Bera Eskubaloiak gaur hasiera eman dio denboraldi berri bati Josean Gasca kiroldegian buruturiko entrenaldiarekin. Imanol Álvarez entrenatzailea, Ana Temprano atezaina eta Ana Martínez internazionala dira aurtengo nobedade nagusienak, Champions League hizpide izango den urtean, hain zuzen. Europako kluben arteko lehiaketa nagusiko multzoen fasean debuta egingo du Bera Berak urriaren 6an Gascan prebiatik iritsiko den aurkari batean aurrean. Zoqbi, Rubio eta Altuna jokalarien bajak izanda, iazko taldetik hamaika jokalari daude. Horrez gain, ohorezko mailako urratsak betetze aldera, aurredenboraldia burutuko dute Uxue Ezkurdia eta Esther Arrojeria –iaz minutuak izan zituzten-; Olatz Ramón, Eider Lizarbe, Maitane Etxeberria –Poloniako 17 urte azpiko Eurokopa jokatuko du abuztuaren 15etik 24ra bitartean- eta Usurbil K.E. taldeko Lur Errekondo. Horrez gain, iraila estu bati aurre egin beharko diote donostiarrek. Izan ere, Bera Berak eta iazko Kopako finalista, Rocasak Superkopa izango dute jokoan irailaren 7an eta astebete beranduago helburu nagusi den ligari hasiera emango dio A Guardan. Irailaren 14an Mecalia Atlético Guardes, indartu den taldearekin aurka egingo du debuta eta irailaren 21ean Rocasa hartuko du Bidebietan, ligaren ibilbiderako partida garrantzitsua izango delarik. Imanol Álvarez entrenatzaileak baloiari garrantzi handia eman nahi dio aurredenboraldian, ondorioz, pistan egingo duten lana handia izango da. Eta prestakuntza fisiko ere bai. Gaur bezala, bihar asteartea, ostegunean eta ostiralean, goizeko 10,30etatik aurrera, taldea Gascan entrenatuko da eta arratsaldean Anoetako miniestadioan Iker Fernández prestatzaile fisikoaren gidaritzapean. Asteazken goizean, fisikoa miniestadioan bakarrik. Bera Berak zazpi lagunarteko jokatuko ditu, aurrena Zumaia larunbatean, hilak 10, 17,30etan Cleba Leon taldearen aurka.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores