Bera Bera

Select your language

Gaur goizean Madrilen burutu den ligako egutegiaren arabera, Bera Bera Eskubaloiak oso hasiera gogorra izango du eta, ondorioz, denboraldiri tentuz heldu beharko dio irailean, izan ere, BM Rocasa taldearen aurkako Superkopako finalaz gain –irailaren 7an- astebete beranduago Ligan A Guardan egingo du debuta Mecalia Atlético Guardés taldearen aurka eta berriro ere kanariar taldea sendoa izango du aurrean Bidebietan irailaren 21ean.
Iaz bezala, Bera Beraren ibilbidea ligan Galizan hasiko da, nahiz eta aurten A Guardara abiatuko da iazko irailean puntu bat utzi zuen lekura. Eta birritan BM Rocasa izango du aurrean, Silvia Navarro atezain internazionala fitxatu duen talde indartsua, alegia.
Hiru partida hauek, oso ondo etorriko zaie Imanol Álvarez entrenatzaile berria eta Martin Larrañaga laguntzailearentzat Champions Leaguen ondo sartzeko urriaren 5-6tik aurrera. Goi mailako txapelketa iritsi aurretik, Barakaldon jokatuko du Zuazoren aurka eta hortik aurrera, astean bi partida izango ditu. Bidebietatik BM Porriño pasatuko da Championsen debuta egin aurretik.
Rocasaz gain, Bidebietatik talde indartsuak pasatuko dira lehenengo itzulian, horien artean, Elche Mustan azpitxapelduna. Partida astean zehar izango da –azaroaren 6an inguruan- bi taldeak Europan arituko direlako (apirilean itzulera). Horrez gain, Helvetia Alcobendas –laugarren sailkatua- Donostiatik pasatuko da 2014 urteko lehen partidan (urtarrilaren 11n). Itzulera, maiatzean, oso garrantzitsua izan daiteke, Alcobendasen jokatu diren ia partida guztiak. Bera Berak Bidebietan itxiko du ibilbidea Mar Alicanteren aurka eta liga Leonen maiatzaren 17an.

Ligako egutegia (ikus osoa):
J 1 : Irailak 14: Mecalia Guardés – Bera Bera / Itzulera: 2014ko otsailak 1
J 2: Irailak 21: Bera Bera – BM Rocasa / Otsailak 8
J 3: Irailak 28: Zuazo – Bera Bera / Otsailak 15
J 4: Urriak 2*: Bera Bera – BM Porriño / Martxoak 1
J 5: Urriak 9*: Canyamelar Valencia – Bera Bera / Martxoak 8
J 6: Urriak 16*: Bera Bera – Adesal Córdoba / Martxoak 15
J 7: Urriak 30*: E. Castelldefels – Bera Bera / Martxoak 22
J 8: Azaroak 6*: Bera Bera – Elche Mustang / Apirilak 5
J 9: Azaroak 13*: Bera Bera - Aula Cultural / Apirilak 12
J 10: Azaroak 20*: Kukullaga Etxebarri – Bera Bera / Apirilak 26
J 11: 2014ko Urtarrilak 11: Bera Bera – Helvetia Alcobendas / Maiatzak 3
J 12: Urtarrilak 18: Mar Alicante – Bera Bera / Maiatzak 10
J 13: Urtarrilak 25: Bera Bera – Cleba León / Maiatzak 17

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores