Bera Bera

Select your language

Duela egun batzu Bera Berako presidente Fernando Diez Mintegi eta Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak adierazi zuten bezala, Bera Berak aurrekontuaren %85ko osaturik du baina Gipuzkoako gizartearen inplikazioa eta kolaborazioa behar du gainontzekoa osatze aldera, 100.000 euro inguru.
Horretarako, Bera Bera bide paraleloak jorratzen ari da, alde batetik, zenbat enpresei babeslego nagusia proposatu die, taldeari izena emango diona; bestetik, kontraprestazio ezberdinak planteatzen dituena, esate baterako kamisetan edo prakan marka itsatsi, harrobia babestea edo kartelak pistatan jartzea eta, oraingo honetan, ‘Erronka honekin bat egin’ lelopean enpresei eta partikularrei zuzenduriko kanpaina bat abian jarri du.
Gipuzkoako gizartea taldeak datorren denboraldian izango dituen erronken partaide egitea da kanpainaren helburu nagusia. Horregatik, lurraldeko edo Euskadiko enpresei 500 eta 2.000 euroen arteko ekapenak eskatzen die, kontraprestazio ezberdinak lortuko dituztelarik, VIP txartelatik publizitate esparruetara. Era berean, partikularrek dohaintzak egiteko aukera izango dute. Kasu guztietan mezenasgo legea dela eta ekarpen hauen %42a, enpresek eta norberaren kasuan %30ean, berreskuragarriak izango lirateke. Kolaborazio kanpaina 
Bera Beraren aurrekontuak murrizketak jasan ditu instituzioen subentzioak nabarmen jaitsi direlako. Datorren debordiari begira arlo guztietan estutu da baina batez ere kirol arloan. Halere, Bera Berak Gipuzkoako gizartearengan sinisten du, izan ere, enpresak balore eta irudi positiboak zabaltzen dituen marka batekin lotzen direlako.
Era berean, baikor da Gipuzkoako Foru Aldundiak onartuko duen subentzioa aurrekontuan jarrita dagoen baino gehiago izango dela. Bera Berak kanpainaren berri emango du aldizka.
Taldeak Estatu mailako titulu guztiak berretsi nahi ditu aurten ere eta Champions Leagueko multzoen fasean parte hartzeko erronkak eta, ondorioz, Donostian Europako talderik onena ikusi ahal izateak Bera Berari adorea, ilusioa eta indarra ematen die.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores