Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak Imanol Álvarez Arruti entrenatzailea fitxatu du datorren denboraldiak ohorezko maila zuzentzeko.
Ermuan jaioa, duela ia 46 urte bere ibilbidea batez ere Arraten eta egun Somos Eibar Eskubaloia taldeetan garatu du.
Imanol Álvarezen bigarrena Martin Larrañaga izango da, Bera Beran jarraituko duena Reyes Carrereren ondoan urtebete igaro ostean.

Currículum Vitae Imanol Álvarez Arruti (Ermua, 67/05/19)
1993tik Nazional mailako entrenatzaile. Eibarreko taldeetan aritu da gehien bat, desagertu zen Juventud Deportiva Arraten eta Somos Eibar Eskubaloian.
Lorpenetan aipagarriak dira Arraterekin, Viktor Debre entrenatzailearen bigarrena izanik, 2007-08 Kopako finalerdikoa eta EHF Kopa 2008-09 denboraldian, Julian Ruiz entrenatzaile zela. Bestetik, Somos Eibar Eskubaloia taldeak Lehenengo Nazionala hirugarren amaitu du.

Entrenatzaile gisa:
• J.D. Arrate: 1. Entrenatzailea 2. Nazionala gizonezkoa
• Arrasate: 1. Entrenatzaile 1. Nazionala gizonezkoa
• J.D. Arrate: 1. Entrenatzaile Ohorezko maila gizonezkoa
• J.D. Arrate: 2. Entrenatzaile ASOBAL (Viktor Debre eta Julián Ruiz)
• J.D. Arrate: 1. Entrenatzaile 1. Nazionala (5 denboraldi)
• Gipuzkoa Gizonezkoen selekzioako hautatzailea (2011)
• Eibar Eskubaloia lehen taldeko entrenatzailea (2 denboraldi)
• Eibar Eslubaloia taldeko emakumeen sekzioko koordinatzailea

 Jokalari gisa:
• J.D. Arrate (Eibar, Gipuzkoa)
• Barakaldo (Bizkaia)
• Caja Vital Kutxa (Vitoria-Gasteiz) 
• Arrasate (Gipuzkoa)
• Vinarós (Castellón)

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores