Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak bihar ostirala Etxebarrin (20,30etan) Euskadiko kopako Zuazo Barakaldoren bigarren finalerdia jokatuko du Matxalen Ziarsolo, Eli Pinedo, Darly Zoqbi, Patricia Elorza eta Eider Rubio jokalariak baja direla. Denboraldia oso luzea izan da, 38 partida ofizialak jokatu ditu Bera Berak: Ligako 26, Europako 8, Kopako 3 eta Superkopako bat, eta horrez gain, makina bat lagunarteko. Ondorioz, minutu gehien pistan aritu direnak atsedena izango dute. Halere, denboraldia ez da Eli Pinedo eta Patri Elorzantzako bukatu, izan ere, astelehenean Madrilera joango dira Espainiako selekzioarekin bat egitera, datorren astean Seulera egingo dute bidaia Mazedoniaren aurkako kanporaketa prestatze aldera. Jokoan, Serbiako Mundialean txartela. Horrela, Reyes Carrere eta Martin Larrañagak Egia Bera Berako Elisa Leal atezaina eta Ainara García ‘Txiki’ hainbat postuetan joka dezakeuna deitu dituzte. Hauek gainontzeko taldekideekin bat egingo dute: Yamiley atezaina, Castro eta Altuna eskuin albokoan; Ezkurdia, ezkerrena; Arizaga eta Arrojeria, zentral moduan; Menéndez eta Dunay hegaletan eta Núñez eta Ederra pibotean. Beste finalerdia Kukullaga eta Aiala Zarautz taldeek jokatuko dute eta irabazleek finalean larunbatean elkar ikusiko dute, 20 etan, leku berean. Bestetik, bihar eguardiko 12etan Donostiako Kirol Etxean, Espainiako Eskubaloi Federazioko presidente Paco Blazquezek 12-13 denboraldiari dagokion Kopa emango dio Bera Berari.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores