Bera Bera

Select your language

Bera Berak gaur Castro Urdialesen liga txapelketa eskuratu du kantabriako taldea 18-32 gaindituz. Bera Berak lortzen duen aurreneko liga da, Superkopa eta koparen denboraldi historikoa borobilduz. Hasieran, Bera Bera azkeneko partidan bezala atera zen. Defentsa sutsua aurkariaren akatsak eragiten zituena eta kontraerasora ziztu bizian. Horrela iritsi dira gole erdiak (12. min, 2-6) Ziarsoloren golei esker. Halere, erasoan trakets ibili da eta Reyes Carrerek hutsartea eskatu behar izan du (21. nin 5-7). Halere, atsedenaldian Bera Bera ez du tartea zabaltzerik lortu (8-11). Bigarren zatian bai, baina. Bera Berak 0-7 partzialarekin partida erabaki du eta Castro Urdialesen erasoak ez zuen minik egiten. Abantaila handitzen joan da (8-18), donostiarrak partida kontrolpean izan dute eta aurreneko ligarekin gozatu dute. Castro Urdiales 18, Bera Bera 32 BM Castro Urdiales: 18 (8+10): Santamaria, Andrea Fernández (1), Cobo (4), Paula Fernández (1), Gracia (4), Antolín, López (2), Hernando (4) eta Costales (2) Bera Bera 32 (11+21): Zoqbi, Altuna (1), Elorza (3), Núñez, Menéndez, Pinedo (6) y Ziarsolo (8, 5p) –titularra- Rubio (2), Arizaga (4, 2p), Dunay (3), Castro (3), Ederra (2), Ezkurdia y Yamiley (o.a.). Deialdian sartu ziren Cuña eta Arrojeria. Epaileak: Agatha Gracia (Cataluña) eta Vanesa Pérez (Galicia) Kanporatuak: Ederra eta Elorza Bera Beratik eta Antolín, López, Gracia eta Costales Castrotik Partzialak: 2-2, 2-5, 2-6, 4-7, 5-9, 8-11 –atsedenaldia- 8-15, 10-20, 12-23, 15-27, 16-29 eta 18-32

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores