Bera Bera

Select your language

Ez dago minik. Bera Berak baliabide guztiak erabiliko ditu bihar Bidebietan Cleba Leon taldearen aurkako partidan (larunbata 19etan, Luciano Adrian eta Sergi Melus, kataluniarrak). Horien arten, Eider Rubio. Bizkarrez ondaezik, donostiarra minutu batzu jokatzeko prest dago.
Era berean, arazoekin ziren jokalari guztiek gaurko entrenaldian parte hartu dute eta gogo handia dago bihar Cleba Leon hartzeko. Jokalariek jakin badakite partidaz partida, garaipenak bata bestearen atzetik iritsi behar direla.
Bera Berak bere eskuetan du helburua, gertuago izango duena orain arteko jokua eginez gero.
Cleba Leon taldeak sailkapen erdian kokaturik dago, Europan jokatzeko aukera eskasak ditu –zortzi puntura- baina ez dago behera begira. Horrez gain, bolada polita darama, izan ere, azkeneko zazpi partidatik Rocasak baino ez dio irabazi eta lehengo larunbatean Porriñoren aukra berdindu egin zuen.
Cristina atean, Ilina pibotean, Ausas hegalean eta Raquel Caño golegile nagusiena dira talde honetako erreferentziak. Denboraldi honetan 3-3 defentsa egin du, 5-1 bihurtzen dena.
Bera Berak joaneko partida gogora ekarri nahi du, etenaldi aurretik ospatu zena. Zazpi kanporaketa jasan arren, Bera Bera hasieratik nagusitu zen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores