Bera Bera

Select your language

Lehiatu gabe aste batzu egon ostean, Bera Bera Egia jubenil taldeak larunbatean, apirilak 20, 16etan Urnietako udal kiroldegian hasiko du Kopan ibilbidea Urnieta HK10 Hotela taldearen aurrean. Ordizia Eskubaloia, Ereintza Aguaplast eta CDB Leizaran taldeak osatzen dute multzoa. Bestetik, kadete mailako taldeak datorren asteburuan debuta egingo du Egian. Infantil mailan, Gipuzkoako txapelketan, Bera Bera Egia Infantil Bi igandean 12etan Yoldin La Salle Legazpi hartuko du eta Foru Aldundia txapelketan Bera Bera Egia Infantil Bat taldeak Bidebietan jokatuko du 12,30etan Aiala B ZKE taldearen aurrean. Lehiaketa berean, baina kadete mailan, Bera Bera Egia vs CDB Leizaran partida larunbatean 16,30etan ospatuko da Bidebietan, hau da, ohorezko mailako Bera Bera vs Cleba León aurretik. Deialdia Gipuzkoako federazioak Maitane Etxeberria eta Anne Valle deitu ditu Ordizian entrenaldia burutzeko apirilak 28 igandean, goizeko 9,45etatik aurrera, jubenil mailako aurreselekzioa osatze aldera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores