Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile Reyes Carrerek gaur publikoki ezagutzera eman du “nik bakarrik hartutako erabaki baten arabera datorren urtean ez dut taldea zuzenduko”. Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiarekin batera emandako prentsaurrekoan, Reyes Carrerek onartu du “duela hilabete batzu hartutako erabakia da”. “Nire ustez Bera Beran entranatzaile gisa eman dudan aroa amaierara iritsi da” azaldu du “niretzako onena delako eta hala bada taldearentzat ere bai” gehitu du. Reyes seigarren denboraldia betetzen ari da entrenatzaile moduan hirugarren etapa honetan. 1999an, denboraldi amaieran, jokalari zela taldearen ardura hartu zuen 2001-02 denboraldira arte. Berriro Bidebietako eserlekura itzuli zen 2004-05 eta 05-06 urteak zuzentzeko eta azken fase hau 2007-08 denboraldian hasi zuen. Palmaresari begiratuz gero azpimarragarriak dira 2008 eta 2012 urteetako Superkopak, 2009 eta 2013 urteetako Kopak eta Europako ibilbideaz 2008ko Errekopako finalerdiak. Horrez gain, “etorkizuna lilugarria da, oraina baino hobea, ez dut proiekturik buruan, liga amaitu nahi dute eta atsedena hartu” adierazi du, nahiz eta onartu duen “eskubaloia nire lana da, nire lanbidea, nire bizitza eta nire zaletasuna”. Liga eskuratzeko aukeraz galdeturik,Reyesek onartu du “pozgarria izango litzateke liga irabaztea, amaiera bikaina jarri eta jokalarientzako ere urrats handia halere, nire lanarekin gustora nago eta kontzientzia garbia dut”. Zentzu honetan, “Bera Berari lotuta dauden baloreak” aipatu ditu ligako azken bost partidei heltzeko “esfortzua, mentalitatea, kemena, elkartasuna, anbizioa, sufritzeko gaitasuna, horiek guztiak, minutu bakoitzean egon behar dira”. Bestetik, Tati Garmendiak Reyesen lana goraipatu du. “Palmaresaz gain, Reyes aipatzen dugunean konpromisoaz mintzatzen gara, lanaz, seriotasunaz, inplikazioaz, balore hauekin gelditzen gara eta horregatik beti Bera Bera Eskubaloiak Reyesen lana eskertuko du”. Horrela, aro berri baten aurrean dago Bera Bera, nahiz eta denboraldia “bost finalak irabazten” amaitu nahi duen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores